XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), 3 fanderia, ohizko gabiko 8, 100 burdinola martxan, 44 geldirik, eta 200 bat sutegi.

Artunduagako lantegia zen handiena, guztira zuzenean bertan 50 langile enplegatzen zituelarik.

Langile gehiago erabiltzeko gai zen, Gaztelako merkatuetan jasan behar zituzten oztoporik ezean, lantegiko buruzagiek ziotenez.

Ohizko burdinoletan zuzenean 450 langile enplegatzen ziren guztira.

Giro hartan 1830ean hiru birmoldaketa bide aurkeztu eta proposatu ziren produkzio-sail honetan:

1. Ohizko burdinolen birmoldaketa, baina zegoen azpiegituratik abiatuz, administrazioa, egurrikatzaren kontsumoa eta langileen soldatak nolabait merkatuz eta azken produktua ere merkatuz.

2. Britainia Handiko eredua.

1827an G. Gonzalez Azaolak Diputazioaren aginduz idatzi zuen txostenean, proposamen hau argi eta garbi aldarrikatu zuen, hau da, ohizko burdinolak baztertu eta labegaraiak eraiki.

3. Britainia Handiko ereduari jarraitu, ohizko burdinoletan burdina merkeago ezin zitekeela atera frogatu ondoren.

Beraz, labegaraiak ezarri eta ondoan ohizko oletan erreberberozko labeak, zilindrozko ijezketa-makinak eta abar ipini, hau da, olak bigarren galdaketazko gune produktibo bihurtzen ziren.

Bestalde egurrikatzaren ordez harrikatza erabiliko zen.